XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hau dozue Begoña, esan eban Mariñok.

Begoña laztana!, esan eban Mariñoren amak, eta mosu bi emon eutsozan, matraila bakoitzean bat.

Zelan zauz Begoña?, itaundu eutson irribarrez Mariñoren aitak eskua luzatzen eutsola.

Ongi ta zu?.

Ondo.

Egon pixkatian mesedez, gurasoei esan bihar diyet etorri zeratela, eta gela baten sartuerazo ebazan.

Mariño-ta isil isilik geratu ziran.

Kaleko argitan egondako begiak apur apurka ohitu ziran gelaren iluntasunean ikusten.

Antziñeko gustoz hornitutako gela bat zan.

Pianu baltz bat, kristelezko altzairu bat portzelanazko eta zidarrezko gauzatxuekaz, lau aulki, besaulki bi ta sofa bat, danak joko batekoak, aittittaren denporetan modan egondakoak, kuadru txar bi, leiho oihal zuria ta alfonbra merke bat, dana garbi garbia, hauts tanta bat barik; hau da han ikusten zana.

Minutu bateko isiltasunaren ostean ahopeko zurrumurru batzuk entzun ziran ta Begoña ta beronen gurasoak agertu ziran.

Hau da Mariño, esan eban Begoñak, Mariño ez zan egon inoz etxe hatan eta Begoñaren gurasoak ez eben ezagutzen.

Zer moduz?, esan eban Begoñaren amak eskua luzaturik.

Zer moduz?, eta Begoñaren aitak be eskua luzatu eutson.

Hauek dira Mariñoren gurasoak, esan eban Begoñak.